Urriaren 3an hasiko dira 'Autonomiatik Erein' topaketak

Urriaren 3an hasiko da Autonomiatik Erein topaketen bigarren aldia. Hambostaldi gisa planteatu dute aurten Kinka autonomia taldeko kideek, lehen aldiz, eta Donostiako hainbat txokotatik igaroko dira parte hartzaileak. Zazpi ekintza egingo dituzte guztira elkarren artean harremantzeko, ondo pasatzeko, ikasteko eta abar. Urriaren 18ra arte luzatuko dira topaketak, eta Donostiaz gain, Lezo eta Andoainen ere geldialdia egingo dute, besteak beste. Egitarau osoa hemen daukazue ikusgai.