Aitziber Garmendiak jaso du Ramon Labaien saria

Zinemaldiaren bueltan, Ramon Labaien saria banatzen du urtero Donostiako Ulialde elkarteak, Euskal Herriko aktore edo zinema zuzendariren baten lana aitortzeko. Aurten, Aitziber Garmendia aktoreak jaso du sari hori. Asteburuan egin zioten aitortza, elkartean bertan, eta, besteak beste, Eneko Goia alkatea egon zen bertan.
Urteotan, Martxelo Rubio, Karra Elejalde, Ane Gabarain, Gorka Aginagalde, Juanma Bajo Ulloa, Jon Plazaola, Itziar Ituño, Moriarti ekoiztetxea, Loreto Mauleon eta Ramon Agirre izan dira sari hori jaso dutenak.