Retina Euskadi Begisarek sentsibilizazio jaia egingo du larunbatean Okendo plazan
Erretinosiaren eragina irudikatzen duen konoa.Begisare Erretinaren Mundu Egunean urriaren 4an, larunbata, sentsibilizazio jai bat ospatuko du Retina Euskadi Begisarek —Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako elkarteak batzen ditu– Okendo plazan. Erakundeek EAEn 700 bazkide ordezkatzen dituzte, erretinako distrofia hereditarioa duten pertsona gehienak.
Informazio karpa bat jarriko dute, 10:30etik 14:00etara bitartean, eta bertan, herritarrek erretinako distrofia hereditarioak eta ikusmen murriztua zer den ezagutu ahal izango dute. Errealitate birtualeko betaurrekoen bidez kaltetuek jasaten dituzten ikusmen sintomak esperimentatu ahal izango dituzte. Era berean, puzgarriak, sentsibilizazio jolasak, eskuz egindako bitxien salmenta eta taberna solidarioa ere izango dira. Bidasoako Erraldoiek ere ingurua zeharkatuko dute, oinezkoak jai eremura erakartzeko, eta haiekin batera, elkartasun argazkia aterako dute, 12:30ean. Erretinako distrofia eta ikusmen murriztua dutenez gain, batu nahi duen edonorek parte hartu ahal izango du argazkian. Bakoitzak kono bat jarriko du aurpegian, tunel formako ikusmena simulatzeko.
Jardueren xedea, batetik, sentsibilizazioa areagotzea da, eta bestetik, erretinako gaixotasunak dituztenen parte hartze aktiboa sustatzea.
Aurten, lehenengoz, Munduko Begiak Fundazioak ere parte hartuko du. Elkarte honek munduko lurralderik ahulenetan saihesgarri den itsutasunaren aurka borrokatzen du eta bere lanari buruzko informazio karpa bat jarriko du.
