Palestinaren aldeko pasiera bat, bizikletan
Masa Kritikoa, Bulebarretik irteten. (Argazkia: Nagore Koch) Hilabeteko lehen ostiraletan ateratzen dira Masa Kritikoa bizikleta taldekoak hiria bizikletan zeharkatzera; motibo desberdinak izan ohi dituzte hilero, baina urriko irteera berezia izango da: Palestinaren alde hartuko dituzte kaleak oraingoan, eta deialdia egin du taldeak, ostiral honetarako (hilak 3).
Miner Bicis Humanas-ekin eta Kalapierekin elkarlanean antolatutako ekimen bat da, eta 19:00etarako deitu dute topaketa, Tabakaleran.


