Urriaren 8an hasiko da Donosskino Film Laburren jaialdia

Donosskino Film Laburren Zinemaldiaren bederatzigarren aldia hasiko da hilaren 8an, eta 11ra arte luzatuko da. Nazioarteko 23 film proiektatuko dira aurten, eta bertan estreinatuko da George R.R. Martin ekoizlearen azken film laburra: The Ugly Chickens. Hemen duzue egitaraua.
Film laburrik onena topatzeko helburuarekin hasi zen ospatzen jaialdia, eta, aurtengo aukeren artean, umorea, identitatea eta dolua landuko dituzte aurkeztutako filmek, besteak beste.
19:30ean izango dira proiekzio guztiak, Antzoki Zaharrean.