Hirian da 'Mexicraneos' erakusketa

Atzo, hilak 1, zabaldu zituen ateak hirian munduko arte urbanoaren erakusketarik handienetako batek: Mexicráneos. Azaroaren 2ra arte egongo da ikusgai Ramon Labaien plazan, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen baitan.
Grupo Albiak bultzatu du erakusketa (hileta sektorean erreferente den enpresa), jaialdiaren eta Donostia Kulturaren lankidetzarekin; Mexikoko Hildakoen Egunean dago inspiratuta, kolore biziek eta konposizio berritzaileek espazioa konkistatzen dutelarik.