Marrazki erraldoi bat hondarrean, Calcuta Ondoan-en 25 urteengatik
Kontxa hondartza (Argazkia: Lide Ferreira) Calcuta Ondoan Gobernuz Kanpoko Erakundeak 25 urte betetzen ditu aurten, eta marrazki erraldoi bat egingo dute Kontxako hondartzako hondarrean, ospatzeko. Hilaren 7an izango da, asteartea.
Erakundeak Indian zein Gipuzkoan garatzen dituen proiektuak bistaratzea du helburu marrazkiak, eta baita ondo bistarazi, gainera; 25 metro baino gehiagoko diametroa izango du marrazkiak. Indiako emakume baten aurpegia irudikatuko dute, “ausardiaren, erresilientziaren eta emakumeen eskubideen bermearen aldeko borrokaren sinbolo gisa”.
Goizeko zortzietan hasiko da Germán Cedano Mongrut artista marrazkia egiten, eta bi orduko lana izango du; hondartzako artean espezializatua da, baina bestelako marrazkiak ere egiten ditu. 10:00etatik aurrera egongo da ikusgai marrazkia, eta, gainera, dron batek grabatuko du prozesu osoa.
Honetaz guztiaz gain, erakundeari buruzko informazio postu bat egongo da Kontxako pasealekuan, Alderdi Ederreko karruselaren ondoan.


