Diego Fernandez-Montes omendu du udalak, plaka batekin
Diego Fernandez-Montes omendu dute Miramar kalean. Miramar kaleko 1. zenbakian gogoratu zuten larunbatean, hilak 4, 1978an ETAk eraildako Diego Fernandez-Montes infanteriako koronel erretiratua. Udalak plaka bat jarri du kale horretan, bere omenez, Kultura Ministerioaren Donostiako Ordezkaritzan egiten zuelako lan Fernandez-Montesek, Miramar kalean.
Portal horretan bertan egin zioten tiro, eta ordu batzuk geroago hil zen, ospitalean. Lagun eta senitartekoak batu ziren omenaldian, baita Eneko Goia alkatea ere; udal taldeetako ordezkariak ere han egon ziren.
36 dira honekin hirian “terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenez” jarritako plakak: 28 ETAko biktimen omenez, 3 Komando Autonomo Antikapitalistak taldearen biktimen omenez, Dril taldearen omenezko bat, Batallón Vasco Español taldearen biktima bat eta poliziaren ekintzak eragindako biktimen omenezko bi.


