TB6-Uliako Taxibus zerbitzuak geraleku berriak izango ditu
Ulia eta Gros arteko taxi-busa. (Argazkia: Raul Perez) TB6-Uliako Taxibus zerbitzuak bi geraleku berritan egingo du geldialdia, azaroaren 3tik aurrera. Ulia eta Gros auzoen arteko “lotura indartzeko” eta “erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua hobetzeko” gehitu dituzte geraleku horiek, eta hauek izango dira:
- Nafarroa Hiribidea 34: Ulia aldera, Groseko Anbulatorioaren eta Erloju geralekuen artean.
- Jesuitak: Gros aldera, Toki Eder eta Mariaren Bihotza geralekuen artean.


