50.000 lagunek baino gehiagok ikusi dute 'Luminiscence' ikuskizuna

Artzain Onaren katedraleko bobedak pantaila bilakatu dira maiatzaren 30etik joan den larunbatera bitartean, hilak 4, argi eta musika ikuskizun “zirraragarriaz” gozatzeko. Artea, modernitatea eta espiritualtasuna uztartzen dituen ikuskizuna Donostiako Elizbarrutiaren 75. urteurren eta Jubileoaren barruan antolatutako ekitaldietako bat da.
Donostiako Elizbarrutia “pozik” dago Luminiscence ikuskizun murgiltzailearen arrakasta “apartarekin”. Izan ere, 50.000 lagunek baino gehiagok ikusi du bideomappinga, hiriaren historia eta zuzeneko musika uztartzen dituen pieza. Esker ona adierazi die ikuskizuna gauzatzea lortu duten pertsonei eta hura ikustera joandakoei. “Luminiscence-ren inguruko erantzun bikainek, eta ikusleen erantzun baikorrek, hunkitu eta biziki pozten gaituzte”, adierazi du Donostiako Elizbarrutiak.