Behobia-Donostiako kamiseta berria aurkeztu dute

Bi aste falta dira Behobia-Donostiaren 60. ediziorako, eta “50-50 egin dezagun posible” lelopean aurkeztu dute. Gaur erakutsi dute, ordea, aurtengo bereizgarri izango den kamiseta. Joma enpresarekin elkarlanean egin dute, eta, esan dutenez, “arintasuna eta transpiragarritasun handia” bermatzen du aurtengo diseinuak: “Korrikalariak fresko eta eroso mantenduko ditu material honek”, jakinarazi dute Fortuna Kirol Elkartetik.
Diseinu berezia du kamisetak, izan ere, amaiera eman nahi dio duela zortzi urte hasi zen BSS 505025 proiektuari: berdintasuna ardatz, kamisetaren leloak proiektuarekin bat egiten du. “Kamiseta ikur bat izango da jantziko duten parte hartzaileentzat”, dio Fortunak.
Hauek dira kamisetaren ezaugarriak: ehun arina eta elastikoa, raglan mahukak (horrek mugitzeko askatasun handiagoa ematen du), Micro-mesh System teknologia transpiragarria (izerdia erregulatzeko eta jostura termozigilatuak (marruskadurak saihesteko).