Bossy eta Pelayo gailendu dira Donostiako Maratoi Erdian

Artur Bossy katalanak eta Irene Pelayo kantabriarrak irabazi dute Donostiako Maratoi Erdia. 4.000 korrikalarik hartu dute parte aurtengo aldian, eguraldia lagun izan ez badute ere.
Bossyren lehen txapela da aurtengoa; hala ere, gutxigatik irabazi du katalanak: Iraitz Arrospide donostiarra izan du une oro gertu. Hamabosgarren kilometroan aldatu zuen Arrospidek erritmoa, eta horrek eman zion bentaja Bossyri. Segundu bateko aldearekin irabazi zion katalanak donostiarrari.
Pelayok 2023an irabazi zuen, eta aurten, Elena Loyo 2022ko irabazlearekin ibili da, buruz-buru. Ia hasieratik bakarrik joan da kantabriarra, Loyorekiko bentaja txiki bat irabaziz. Bi minutuko aldearekin iritsi dira biak helmugara.
Datorren urteko Maratoi Erdia urriaren 4an izango da, eta izen ematea zabalik dago, dagoeneko.