Nosferatu zikloaren hirugarren hiruhilekoa 'Salaam Bombay!' filmarekin abiatuko dute
'Salaam Bombay!' filma.Donostia Kultura Urtarrilean abiatu zuten Nosferatu zikloak zinemaren historia ikuspegi femenino eta feministatik jorratzea du helburu. 130 urte errepasatuko dituzte garai eta jatorri guztietako emakume sortzaileek zuzendutako filmen bitartez.
Hirugarren eta azken hiruhilekoan, atzera begirako honetako beste hamar film proiektatuko dira, besteak beste, Jane Campion, Kathryn Bigelow, Isabel Coixet, Naomi Kawase eta Lucrecia Martel zinemagileek zuzenduak. Aurrenekoa, hilaren 8an eskainiko dute, Mira Nair zinemagile indiarrak zuzenduriko Salaam Bombay! (1988) filma. 19:00etan izango da proiektua, eta 4 euro balio ditu sarrerak.
Hona hemen, hirugarren hiruhilekoaren programazioa:
- Urriak 8. Salaam Bombay!
- Urriak 15. Sweetie.
- Urriak 22. La última apuesta.
- Urriak 29. Party Girl.
- Azaroak 12. Días extraños.
- Azaroak 19. Cosas que nunca te dije.
- Azaroak 26. Suzaku.
- Abenduak 3. Lovely Rita.
- Abenduak 10. Dans ma peau.
- Abenduak 17. La niña santa.
Zikloarekin batera bi liburu argitaratu dituzte, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Lehena, Clásicas, modernas y extrañas. Historias feministas del cine, Elisa McCauslandek eta Diego Salgadok koordinatua, urtarrilean kaleratu zen. Bigarrena, Dena egiteke dago, zinema tirokatu, Iratxe Fresnedak koordinatua.
Nosferatu zikloa Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dute, Tabakaleraren eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valencianaren lankidetzarekin.


