Bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako esku hartze zerbitzuak kontratatzeko espedientea onartu du udalak

Bazterketa arriskuan daden pertsonentzako esku hartze sozio-hezitzailea eta psikosozial zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu du goizean Tokiko Udal Batzarrak. Kontratuak bi urteko iraupena du, beste urtebeteko luzapen aukerarekin, eta urteko 347.671 euroko oinarrizko lizitazio aurrekontua.
Zerbitzu honen bidez, gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonek osatutako lau talderekin aurrera eramango dituzte, batetik, ahalduntzea edo kalteak murriztea sustatzen duten prestakuntza jarduerak, eta, bestetik, erabiltzaileentzako arreta indibidualizatua ere. Azken honek honakoa barnebiltzen du: informazioa, esku hartze sozio-hezitzailea eta psikosoziala, segimenduko balorazioa, laguntza soziala, bitartekaritza eta euspen emozionala.