Euskara ikasteko diru laguntzen prozedura onartu du udalak

2025-2026 ikasturtean euskara ikasi eta hobetzeko diru laguntza publikoak emateko prozedura arautuko duten oinarriak onartu ditu goizean Tokiko Udal Batzordeak. Datorren urterako behin-behineko aurrekontua 304.249 euro izango da.
Laguntza hauen bidez, euskararen ezagutza eta erabilera sustatu nahi du udalak, baita herritarrek euskara ikastea edota dakitena hobetzea ere.