Horma irudia eginda, jaietan murgiltzeko prest daude Amara Berrin

Super Xagu pertsonaia prest dago Amara Berriko jai herrikoiei hasiera emateko, eta auzoa ere prest dago ostiralean jaiei hasiera emateko. Hain zuzen ere, auzoko haurrak motorrak berotzen aritu dira astelehenean eta asteartean, urteroko legez, aniztasunari eta euskarari lotutako horma irudia egiten.
Aurten, Atano pilotalekuaren atzeko frontoi txikiaren eremuan egin dute horma irudia, Palestina gogoan. Hain justu, Gure haurrak ere badira leloa idatzi dute lanean, Palestinaren aldeko izen bereko egitasmoari erreferentzia eginez.
Hemen daukazue jaietako egitarau osoa, eta, jarraian, horma irudia margotzeko prozesuko hainbat argazki ikus ditzakezue:






