'Nao Santa Maria'-k Donostiako kaian egingo du geldialdia

Hilaren 8tik 19ra egongo da ikusgai Nao Santa Maria itsasontziaren erreplika — Kolonen 1492ko espedizioko protagonista — Donostiako kaian, Euskal Itsas Museoaren ondoan. 10:00etatik 19:30era bitarte bisitatu ahal izango da.
Mundu mailako bira bat egitetik dator itsasontzia; Frantzian, Ingalaterran, Alemanian eta Herbehereetan egon baita porturatuta. Bisitak irauten duen bitartean, bisitariak itsasontzira igo ahal izango dira, eta garai hartako marinelen bizitza gertuagotik ezagutu. Gainera, ikastetxeentzako eta elkarteentzako bisita gidatuak eskainiko dituzte, aurretiaz hemen txanda hartuta.
Sarrerak webgunearen bidez ala han bertan eskuratu daitezke, eta hauek dira tarifak: helduak 7€, 5 eta 10 urte bitarteko haurrak 4€, sarrera familiarra (bi heldu eta hiru haur, gehienez) 18€. 5 urtetik beherakoak doan sartu daitezke.