Ohitura osasungarriak lantzeko egitasmoa burutuko dute haur txokoetan
Tokiko Udal Batzordeak Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen Gipuzkoako Batzordearen eta Donostiako Udalaren eta arteko hitzarmena onartu du, Ekimen osasungarriak martxan programaren barruko jarduerak gauzatzeko. Izan ere, bizi ohitura osasungarrien bidez ehuneko handi batean bai minbiziari bai beste gaixotasun batzuei aurre har baitzaie. Hala, hiriko haur txokoen sareak, aipatu batzordearekin batera, prebentzioa helburu duen egitasmoa gauzatuko du.
Ingurune osasungarriak lortzeko, ohitura osasungarriak zabalduko dituzte jolasa tresna nagusi izanda. Horren bidez, haurrek eta gurasoek “modu ludiko eta dibertigarrian” parte hartuko dute jardueretan. Horiek bi ikuspegi landuko dituzte: batetik, elikadura, ohitura osasungarrietan aldaketa iraunkorrak lortzeko, elikagai osasungarrien kontsumoa areagotu eta ez osasungarriena murriztuta; eta bestetik, ariketa fisikoa, egunero ariketa egitearen onurak azalduz.
