Aurrera begira jarri da Aria taldea, bere bigarren diskoarekin

Dantzaren iraultza singlearekin iragarri zuen Aria taldeak beren bigarren diskoaren iritsiera: Aurrera begira. Taldeak azaldu duenez, izenburuak hainbat esanahi ditu: “Espazio fisikoari egin dakioke erreferentzia, baita etorkizunari ere, edota aurrean dugun arazo edo egoerari”. Sei kantuk osatzen dute diskoa, eta onarpenaz, barne-indarraz, eraldaketaz, norbera izateaz eta desiraz mintzatzen dira kantuetan, esaterako.
2023an kaleratu zuen Ariak bere lehen diskoa, Urdin. Oraingoan, aldiz, proposamen guztiz desberdin batekin datoz, popa, pop-rocka eta elektro popa uztartuz. Plataforma guztietan dago entzungai diskoa, atzotik.