Bidebietako kultur etxea Kontadoresen jartzea aztertzen ari dira

Donostia Kulturak denbora darama aztertzen zein auzotan dagoen kultur etxe baten beharra. El Diario Vasco egunkariak aurreratu duenez, Kultiba aholkularitza enpresaren bidez lanketa egiten ari dira, eta udal taldeekin erronda bat egin dute aipaturiko beharren inguruan iritzia emateko.
Bidebieta da kultur etxerik ez duen hiriko auzoetako bat, eta Donostia Kultura hutsune horri heltzeko lanketa bat egiten ari da. Hain zuzen ere, Kontadores eraikina handitu, eta Bidebietako kultur etxea han kokatzea aztertzen ari dira. Eperik zehaztu ez badute ere, aukerarik onena da. Aurrekonturik ere ez dago halako proiektu bat aurrera eramateko, baina hori lortzeko lanean ari dira.