Egiako Ebla liburu dendak irakurle talde berria iragarri du

Egiako Ebla liburu dendak irakurle talde berria duela iragarri du. Urritik ekainera bitarte, Lucia Baskaran idazleak aukeratutako liburuei buruz solastu eta hausnartuko dira parte hartzaileak, hilabetean behin.
Lehenengo saioa hilaren 27an izango da, astelehenarekin, eta Jule Goikotxearen Politeísmo Basarta izango da ardatz hartuko duten lehen liburua.
Hala, dagoeneko iragarri ditu liburu dendak hilabetero irakurleak elkartuko diren datak eta topaketa horietan landuko diren liburuak. Hauxe da zerrenda: azaroak 24, Mithu Sanyal idazlearen Identitti; abenduak 29, Danele Sarriugarteren Beste zerbait; urtarrilak 23, Alana S. Poteroren La mala costumbre; otsailak 23, June Fernandezen Aingeruak eta neskameak; martxoak 30, Katie Kimuraren Intimidades; apirilak 24, Kattalin Minerren Moio: gordetzea ezinezkoa zen; maiatzak 26, Anneke Necroren Deseo disidente eta ekainak 29, Miren Amurizaren Pleibak.
Parte hartzearen prezioa 15€-koa da saioko, eta eblairakurletaldea@proton.me helbidean eman daiteke izena.