'Hau ez da cheesecake bat' fanzinea kaleratu du BiziLagunEkin plataformak

Donostiako turistifikazioaren alderdi desberdinak jorratzeko asmoz argitaratu dute Bizilagunekin plataformakoek Hau ez da cheesecake bat fanzinea. 44 orrialde ditu, eta eduki desberdinek osatzen dute; hala nola komikiek, denbora-pasek edota olerkiek.
Eduki horiek hiriaren historiarekin uztartzen dira, bai datuekin baita iritzi artikuluekin ere. Aldarrikapen ariketa bat dela azaldu dute plataformakoek, hiriak bizi duen turistifikazioaz hausnartzeko aitzaki bat. Hala, kolaboratzaileak ere izan dituzte hau guzia kontatzeko; esaterako, Ramon Agirre aktorea eta Mikel Marrazki komikigilea.
3 eurotan dago salgai fanzinea, Hontza liburu dendan, Parte Zaharreko Ikatz okindegian eta Bizilagunekin plataformak antolatutako deialdi eta ekitaldietan.