Iñaki Ruperezek 2029ra arte berritu du Realarekin
Jokin Aperribai Realeko presidentea eta Iñaki Ruperez jokalaria, kontratua berritu ostean.Reala Realak eta Iñaki Ruperez futbolariak akordioa erdietsi dute bien arteko kontratua luzatzeko, 2028-2029ko denboraldiaren amaierara arte. Une honetan, min hartuta dago jokalaria, errekuperazioan murgilduta.
Antsoaingo (Nafarroa) hegaleko atzelaria bere lehenengo denboraldia egiten ari da lehenengo taldearekin, hirugarren taldean denboraldi bat eta Reala B taldean bi denboraldi egin ostean. Kontratua berritzearekin, klubak berretsi du harrobiko jokalariaren aldeko apustua egin duela.


