RACVNk zalantzan jarri du IGEak hiriko kutsadura nahikoa gutxitu izana

Real Automovil Club Vasco Navarrok (RACVN) zalantzan jarri ditu Iñigo Garcia Ingurumen zinegotziak IGEaren emaitzen inguruan eman dituen datuak. Garciak bermatu du nitrogeno dioxido maila %19an gutxitu dela IGEa indarrean dagoenetik, eta, RACVNren ustetan, neurketa gailu bakar bat ez da nahikoa airearen kalitatea neurtzeko.
Klubak azpimarratu nahi izan du, gainera, udako hilabeteetan handiagoa dela turistifikazioa eta trafikoa, eta, hortaz, emaitzak ez datozela guztiz bat errealitatearekin. Zalantzan jartzen du, baita ere, neurketak aurreko urteetan bezala eta homologatutako tresnekin egin diren ala ez.
IGEaren aurkako iritziak helarazi ditu RACVNk, hala: esan du hiriko erdigunean “kutsadura hutsala zela eta dela”, eta neurri hori hartu izanak ibilgailu elektriko eta hibridoak erostea sustatzen duela. Gainera, klubak adierazi du IGEak ez duela aire garbiago bat bermatzen.