Hiriko torturatuentzako informazio gunea berriro martxan

Euskal Herriko Torturatuen Sareak hiriko torturatuentzako informazio gunea berriro zabaldu du. Amarako Kaxilda liburu dendan dago —Arroka kale 2, behea–, eta bertan, karpetak banatu, banatutakoak jaso, zalantzak argitu eta beharrezko laguntza emango diete. Larunbat hauetan egongo da martxan: hilaren 11n eta 25ea, azaroaren 8an eta 22an, eta abenduaren 13an; 11:00etatik 13:00etara bitartean.
Sustatzaileek Donostian tortura pairatu duen pertsona oro sarearen parte egin nahi dute eta gune horretara joatea animatu. Euskal Memoria fundazioaren datuen arabera, 431 donostiarrek pairatu zituzten torturak 1960tik 2010era.