Mugimendu feministak Palestinaren alde deitutako manifestazioa, iruditan

Donostiako Asanblada Feministak eta Donostiako Asanblada Transbollomarikak deituta, dozenaka lagunek parte hartu zuten Feministok Palestinarekin. Israelgo estatu genozida suntsitu! lelopean egindako mobilizazioan. Bulebarretik abiatu zen manifestazioa eta inguruko kaleetan barrena ibili zen zarata eta burrunba eginez. Palestinako bandera eta bandera feminista more ugari zeuden eta bidean Israel babesten duten enpresa batzuen aurkako boikota eskatzen zuten pankartak jarri zituzten. Ibilbidea amaituta, idatzi irakurri eta zenbait bertso abestu zituzten Maialen Lujanbiok eta Miren Artetxek.
Donostian ez ezik, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen ere egin dituzte mobilizazioak ostiral arratsaldean, baita Euskal Herriko beste hainbat herritan ere. Izan ere, Palestinako emakumeek, argitaratutako agiri baten bidez, eskaera egin zuten munduko feministek mobilizazioak egiteko, eta horrekin bat egin du Euskal Herriko mugimendu feministak, tokian tokiko eragileekin elkarlanean.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastiak argazkilariak egindako irudiak.












