Urte zaharreko festa bilakatu dute jaietako bazkaria Martutenen

Lehen jarduerak duela astebete egin bazituzten ere, Martutene auzoko jaietan murgildu da asteburuan. Hamaika aukeren artean, urtero-urtero hitzordu jendetsuenetako bat da herri bazkaria. Festak urriaren 12aren bueltan izan ohi badira ere, bazkariko gairako aurrera egin dute denboran. Izan ere, urte zahar gaueko kotiloia moduan girotu dute eta jantzi dotoreenak soinean jarri dituzte askok. Mahatsen alde egin dutenak ere izan dira, puxika berdeak jantziei lotuta. Ezin aproposagoa da aukera, kanpaikadak ere ez baitira faltako.
Globoak, serpentinak, buruko apaingarriak… Arantzazuko Ama ikastolako jolastokian bildu direnek, photocallean argazkia egiteko aukera izan dute, mahaiaren bueltan eseri dira otordua partekatu bitartean.
Hona, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak bertan egindako zenbait irudi:
































