'Azken afaria' da Gaztelumendi anaien lan berria

2021ean kaleratu zuten Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek beren azken komikia: Bidea da borroka. Orain, hiru urteren ondoren, Azken afaria ondu dute; lehen komikiaren jarraipen gisa, ala indibidualki irakurtzeko aproposa da bigarren lan hau.
Istorioaren hari narratiboa Martinek kuadrillarekin egingo duen afari bat da. Bi denboratan jokatzen du komikiak, eta bertan agertzen dira, afarian, lehen laneko pertsonaiak ere: Iparra, Ekhiñe, Sara eta Urko. Urteak pasa dira azken aldiz elkarrekin egon zirenetik eta bere berri emango du bakoitzak. Martinek duen krisiari aurre egiteko aukera desberdinak planteatuko dizkiote lagunek, bakarka, afarira bitartean.
Bertsolari ezagunen bertsoak (Bilintx, esaterako) eta euskal talderen baten abestien hitzak ere agertzen dira komikian.