Bueltan da Garagardotegia, Egiako garagardo feria

Hirugarren urtez jarraian, Garagardotegia Egiako garagardo feria antolatu du Egialai auzoko euskal pilota elkarteak, ostegunetik igandera (hilaren 16tik 19ra). Askotariko garagardo motak eta jaki goxoak dastatzeko aukera egongo da, baita jai giroaz disfrutatzeko aukera ere.
Ostegunean eta ostiralean 18:00etan irekiko dute, eta gauera bitarte egongo da zabalik gunea, Plaza Haundin. Larunbatean eta igandean, aldiz, 12:00etan irekiko dute azoka eta, larunbatean, gauera arte egongo da zabalik. Egun horietarako, askotariko jarduerak antolatu dituzte: kontzertuak (Pelax, Anuk eta Elene, Andoni Ollokiegi eta Ekom, besteak beste), zeinu-potea eta herri bazkaria, beste jarduera batzuen artean —behean daukazue kartel osoa—.
2023an jaio zen Egialai elkartea, auzoan euskal pilota sustatzeko helburuarekin. Ildo horretatik egiten du lan urte osoan zehar, eta, gainera, hainbat urtez Egia Bizirik auzo elkarteak eta Egia Eskubaloia klubak antolatu zuten garagardo feria berreskuratu zuten 2023an, dagoeneko auzoan berriz ere errotu dena.