Kolonialismoa salatu dute 'Nao Santa Maria' aurrean
Hispanitatearen egunean, hilak 12, "Ameriketan burututako genozidioaren ikurra" den horren aurrean bildu dira protesta egiteko.

Zenbait lagun elkartu ziren atzo Nao Santa Maria-ren erreplika aurrean protesta ekintza bat burutzeko. Kristobal Kolon nabigatzaileak 1492an Ameriketara bidaian erabilitako hiru ontzietako baten erreplika da ontzia, eta joan den asteazkenetik bisita daiteke. Hispanitatearen egunean, hilak 12, “Ameriketan burututako genozidioaren ikurra” den horren aurrean bildu ziren zapaldutako herriei elkartasuna adierazi eta haien duintasuna aldarrikatzeko.




