Altzako Bertso Aroan ariko dira Miren Amuriza, Mari Luz Esteban eta Maialen Lujanbio

Azken txanpan sartzera doa 25. Altzako Bertso Aroa. Ostiralean, hilaren 17an, bertso saio literarioa egingo dute Tomasene Kultur Etxean, 19:00etan. Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio bertsolariek, eta Mari Luz Esteban idazleak parte hartuko dute. Haragizko erreformak eleberria izango dute oinarri, eta bertso emanaldi berezia eskainiko dute.
Aldiz, azaroaren 8an borobilduko dute egitaraua, Altzania kultur elkartean egingo duten bertso bazkariarekin. Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran bertsolariak ariko dira kantuan, eta Aitor Odriozola izango da gai jartzailea. 14:00etan izango da.
Altzania kultur elkartea, Bizarrain euskara elkartea eta Altzako bertsozaleak dira antolatzaileak.