Garaikidetik tradiziora, sustraietara eta folklorera: LABO XL7 jaialdia aurkeztu dute Tabakaleran

Arte eszenikoetarako espazio ireki bat eskaintzen du NODE dantza taldearen Labo programak, 2017az geroztik. Dantza, antzerkia eta zirkua hartzen ditu bere baitan, baina hizkuntza eszeniko berrietara irekita daude. Hala, LABO XL jaialdia aurkeztu dute gaur Tabakaleran Jon Estala eta Ana Barrantes antolatzaileek: garaikidetik tradizioetan, sustraietan eta folklorean oinarria duten ekoizpenei egiten diete keinu bertan.
Jaialdiaren 7. aldia da aurtengoa, eta azaroaren 13tik 16ra egingo dute, Tabakaleran zein Gazteszenan. Dantza, antzerkia eta zirkuaz gain, formakuntza eta bitartekotza jarduerak egingo dituzte parte hartzaileek. Gorputza eta mugimendua dira ardatz nagusia, eta horiei lotutako arte adierazpen guztiek izango dute tokia egonaldietan. Gainera, dantza eta antzerkia erakusleiho den leku batean, zinemari eta musikari ere egin diote lekutxo bat, aurten.
Programa oparoa
Bertako, Espainiako estatuko eta nazioarteko artisten proposamenek osatzen dute aurtengo programa. Hala, emakumeek sortutako piezei eta euskaraz egindakoei ere lekua emango diete. Familia osoarentzat osatutako piezetatik helduagoetara izango dira, izan ere, “arte eszenikoak publiko posible guztietara eramatea” da euren helburua.
23 konpainiek hartuko dute parte (horietatik 12, euskal herritarrak), 21 ikuskizunekin, sortze prozesuen 3 erakusketarekin eta 4 jardunaldi profesionalekin. Guztira, ordea, 300 eskaera jaso zituzten maiatzeko deialdian.
3 egonaldi artistiko
Hiru dira jaialdiak eskaintzen dituen egonaldi artistikoak:
- AIDEKO egonaldia: Sorkuntza eta harremanak lantzen ditu. Atopémonos Bailando-rekin (Glovo Kolektiboa eta Concello de Lugoko Kultura Arloa) elkarlanean egindako truke-egonaldia da. Euskal konpainia batek astebetez egingo du lan Lugoko MIHL Museoan, eta galiziar bat Gipuzkoako Dantzagunean egongo da, beste astebetez. Aurten, Oihana Vesgaren “ATXIMUR” (RRUCCULLArekin batera) proiektua hautatu dute Euskal Herrian, eta Fran Sieiraren “BenQuerer”, Galizian.
- EKI programa: Sorkuntza eta ikusgarritasuna lantzen ditu, eta talentu berriei ahotsa ematea da bere helburua. Hautatutako konpainiak laguntza ekonomikoa jasotzeaz gain, hamar eguneko lan espazioa eskainiko zaio Tabakaleran. Emaitza, hala, jaialdiaren inaugurazioan estreinatuko da. Komorebi Produkzioak izan da hautatutako konpainia, “Ni ez ginen, baina Gu ere banaiz” proiektuarekin, eta jaialdiaren kartelaren protagonista izango da, baita ere.
- ITURRI: Sorkuntza eta ikuskizuna lantzen ditu. Euskadiko Dantza Profesionalen Elkartearekin (ADDE) elkarlanean, egoitza artistiko bat eta laguntza ekonomikoa ematen dute, LABO XLren programazioaren barruan. Aukeratutako konpainia Olaia Valle y Gilles Noël izan da, eta “Festa Formal” estreinatuko du.
Egitaraua, osorik, egunez egun
Jaialdiak irauten duen lau egunetan egitaraua oparoa da, eta hemen duzue, egunez egun eta osorik.
Azaroak 13 osteguna
12:00 Inaugurazio ekitaldia
12:30 Komorebi Produkzioak “Zuloa”
17:00 Euskoa Jaurlaritza + SAREA (Hitzaldia · Ponencia)
18:00 Álvaro Murillo “El movimiento como pensamiento” (liburu aurkezpena)
19:00 Programazio hirukoitza (sortze-prozesuak):
– Alba Fernández “Monte”
– Arantza Iglesias & Ane García “M”
– Fran Sieira “BenQuereres”
Azaroak 14 ostirala
11:00 Bileratxoak: Negozio-mahaiak
13:30 NODE “Basandere”
17:00 Programazio hirukoitza:
– Cía. Zirriborro “Hustu”
– Fabián Thomé “Nahas”
– Colectivo Glovo “Fenda”
18:30 Asta Teatro e Outras Artes “Ad murmuratio”
20:00 Marcos Martincano “Hacer torrijas como acto de resistencia”
Azaroak 15 larunbata
12:00 Dantzagunea + Territorios de Creación: La Nau Ivanow y El Graner en diálogo (Hitzaldia)
13:30 Berritza “Dantza”
17:00 DAB dantza konpainia “Tinieblak”
17:45 Programazio hirukoitza:
– ZUK Performing Arts “Ypark”
– La Basal “No estamos aquí para bailar”
– Valeria Polorena “El cuerpo tartamudeando en la proximidad (…)”
19:00 Alex de la Croix + Sara Ruiz Ferrer “Domingo de gramos”
20:00 Rev Silver “Weapon” kontzertuan
Azaroak 16 igandea
12:00 Neri(h)ari “Entzuten nauzu?”
17:00 Ibawa Collectif “Gaua”
17:30 Programazio hirukoitza:
– Marina López “Dime si con eso vale”
– Álvaro Murill: “8 Km en mula”
– Olaia & Gilles “Festa Formal”
19:00 Bleda Insípida “Last Triggers”
20:30 Amaiera ekitaldia