Paloma San Basiliok eta haurrentzako ikuskizun batek hasiko dute Kursaal Eszenaren denboraldi berria

Paloma San Basilio abeslari espainiarrak eta Animalia-Inauteria haurrentzako ikuskizunak emango diote hasiera Kursaal Eszenaren denboraldi berriari, asteburu honetan bertan.
San Basilioren kasuan, bere nazioarteko biraren baitan eskainiko du kontzertu hori, 50 urteko musika ibilbideari amaiera emateko. Hilaren 19an izango da kontzertua, 19:00ean, Kursaal Auditoriumean. Animalia Inauteriak, ordea, zuzeneko musika eta itzal antzerkia uztartzen ditu eta hilaren 18an izango da, 18:00ean, Kursaaleko Ganbera Aretoan.
Animalien festa bat
Musika Familian zikloaren baitan egingo dute Animalia-Inauteria ikuskizuna; familian gozatzeko espresuki antolatutako zikloa da hori. Asturiasko Luz, Micro y Punto konpainiak Camille Sanit-Saëns-en Animalien Inauteria obran dago oinarrituta ikuskizuna, eta lehoi bat da ikuskizuneko protagonista nagusia. 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta 7€-kostua du.
San Basilioren agurra
Paloma San Basiliok hirian esango die agur eszenatokiei bere Gracias nazioarteko biraren baitan. 50 urte ospatzen ditu oholtza gainean, eta bere ibilbidean gertu izandakoei eskerrak eman nahi dizkie, kantuan. 33 disko baino gehiago ondu ditu, baita zenbait sari garrantzitsu jaso ere. 50€-an daude salgai sarrerak, webgunean eta leihatilan.