40 minutuko eserialdia, Israel «desegitearen» alde

500 bat lagunek Donostiako sarrera blokatu dute, Palestinarekin Elkartasuna plataformaren manifestazioan. 18:00ak aldera izan da eserialdia, eta, Polizia trafikoa bideratzen saiatu den arren, auto ilara luzeak sortu dira.
Hainbat auto gidari haserre hurbildu diren arren, protestak 40 minutu inguru iraun ditu lekutik mugitu gabe. Ertzaintzaren bi furgoneta eta hainbat auto inguruan ziren arren, ez dute interbentziorik egin, eta, gazteek, 18:45ean bukatu dute protesta,
‘Israel desegin. Harremanak eten!’ lelopean antolatu du plataformak mobilizazioa. Lanuzte deialdiarekin kritiko agertu da, greba orokorra antolatu behar dela argudiatuz. Argitaratu duten komunikatuan, ELAk egin moduan, kritikatu egin dute Espainiako sindikatuekin batera egin izana deialadia, CCOO eta UGTrekin, hain zuzen. Edonola ere, gaur arratsaldean mobilizazioak antolatu ditu plataformak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
“Israel desegiteko” eta “Palestinar erresistentzia babesteko” aldarrikapenekin, hamaika mobilizazio jendetsu antolatu ditu plataformak, Donostian, Aste Nagusian eta Zinemaldian, kasu, eta Iruñean, urriaren 4ean, 50.000 lagun batuz. Gaur goizean izandako mobilizazio jendetsuen ondoan, ordea, arratsaldeko hau ez da horren arrakastatsua izan.






