Amarako Palestinaren aldeko zutabea, iruditan

11:30ean abiatu da Amarako Pio XII plazatik Palestinaren aldeko lanuzte orokorragatik deituta zegoen zutabeetako bat. Jende andana batu da plazan, eta oihu bateratuan joan dira Bulebarreraino. Eason ere batu da jende asko, eta erdialdea zeharkatu dute, banderak gogotsu astinduz.
Hemen irudi batzuk:








































