Israelekin «harreman oro etetera» deitu du ehunka lagunek Parte Zaharrean

Milatik gora lagunek protesta egin dute arratsaldean Parte Zaharrean barrena, lapiko, zartagin eta bestelako gailuez burrunba eginez. Gernika-Palestina elkarteak antolatu ditu Hego Euskal Herrian mobilizazioak, eta hauetara ere batu dira sindikatuetako ordezkari batzuk. Ordea, hau ere goizeko mobilizazioekin alderatuta, ez da horren handia izan.
Palestinaren kolonizazioak eta genozidioak ustezko bake plan honen ondoren ere jarraitzen dutela salatu dute. Palestinar herriarekin konpromisoa eskatu dute, eta Israelekin harreman oro eten behar dela exijitu dute.
Gernika-Palestinak asteak darama ostiralero kazerolada edo manifestazio zaratatsuak egiten, eta, adierazi dutenez, mobilizatzen jarraituko dute: “Egunero borrokatu behar dugu Palestinaren alde, gero eta indartsuago”.









