Milaka lagun atera dira kalera Palestinaren aldeko goizeko mobilizazioetan Donostian
Palestinaren aldeko lanuzte orokorra egiten ari dira milaka herritar. Donostian, eguerdiko manifestazio nagusiaren aurretik ere, jendetza atera da kalera.

Hego Euskal Herriko bederatzi sindikatuk lanuzte orokorrera deitu dute gaurko, Palestinaren alde eta Israelgo Estatu sionistaren aurka: LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT, Etxalde, Hiru eta Solidarik, hain zuzen ere. Hezkuntzan, aldiz, greba orokorrera deitu dute eta, horrez gain, ELAk ere lanuztera deitu du, baina gainontzeko sindikatuekin bat egin gabe, baizik eta bere aldetik.
11:00etatik 14:00etara da lanuzte nagusia, eta, goizetik, lanuztearen eragina nabaritu da hiriko kaleetan, nagusiki, mobilizazioengatik. 12:30eko manifestazio nagusiaren aurretik, hiru zutabe antolatu dituzte sindikatuek, eta denak oso jendetsuak izan dira: Sagueskoa, Amarakoa eta Antiguakoa. Azken hori bereziki jendetsua izan da, Ibaetako campuseko unibertsitateetako ikasle askok hartu baitute parte.

Palestinaren aldeko lanuzte orokorreko manifestazio nagusiaren aurreko Antiguako zutabea.Joseba Parron San Sebastian
Horrez gain, Ikasle Abertzaleak antolakundeak bere manifestazio propioa egin du Bulebarrean 12:00etatik aurrera, eta sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte Andia kalean, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean. Lehenik, sindikatu guztiak (ELA barne) elkarretaratu dira, eta, ondoren, ELAk bere elkarretaratze propioa egin du, eserialdia eginez.
Jarraian, Amarako zutabeko argazkiak dituzue:









































Hemen ikus ditzakezue Saguesko zutabeko argazkiak:

























