Saguesko Palestinaren aldeko zutabea, iruditan

Hego Euskal Herriko bederatzi sindikatuk lanuzte orokorrera deitu dute gaurko, Palestinaren alde eta Israelgo Estatu sionistaren aurka: LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT, Etxalde, Hiru eta Solidarik, hain zuzen ere. Hezkuntzan, aldiz, greba orokorrera deitu dute eta, horrez gain, ELAk ere lanuztera deitu du, baina gainontzeko sindikatuekin bat egin gabe, baizik eta bere aldetik.
11:00etatik 14:00etara da lanuzte nagusia, eta, goizetik, lanuztearen eragina nabaritu da hiriko kaleetan, nagusiki, mobilizazioengatik. 12:30eko manifestazio nagusiaren aurretik, hiru zutabe antolatu dituzte sindikatuek, eta denak oso jendetsuak izan dira. Jarraian, Sagueskoaren irudi bilduma ikus dezakezue:

























