Herrerako tren geltokiko igogailuaren eta eskaileren egoera salatzeko mobilizatuko dira

Herrerako tren geltokiko igogailuak hamar hilabete inguru daramatza geldirik eta eskailerak egoera txarrean daude, eta, hori dela eta, Herripe auzo elkarteak elkarretaratzera deitu du larunbat honetarako (hilak 18), geltokian bertan, 12:00etan.
Igogailua geldirik egoteak mugikortasun arazoak sortzen dituela salatuko dute elkarretaratzean, eta Donostiako Udala eta Adif erakundea interpelatuko dituzte zuzenean. Bestalde, eskailerei dagokienez, “putzuz beteta” egon ohi direla azaldu dute, eta hori ere salatuko dute mobilizazioan. Horrela, auzotar oro elkarretaratzean parte hartzera deitu dute.