OFNI zikloa abiatu du Kutxa Fundazioak, Tabakaleran

“Etiketarik gabeko antzerki” gisa aurkezten du Kutxa Fundazioak abian jarri berri duen OFNI antzerki zikloa; hainbat pieza bateratzen ditu honek, eta ikuskizunak baino, “esperientziak” direla adierazi dute.
“Sailkatzeko zailak” diren pieza eszenikoek osatzen dute zikloa, antzerkia, performancea eta esperimentazioa uztartzen dituztenak. Hala, horregatik jarri diote OFNI izena: frantseseko Objet Flottant Non Identifié (“objektu flotatzaile identifikatu gabea”) hitzetatik dator. Izenak proiektuaren esentzia biltzen duela uste dute.
“Deserosoa, poetikoa edo aurreikusi ezina izan daitekeen antzerkiari” lekua ematen dio zikloak. Izan ere, osatzen duten pieza bakoitzak alor desberdin bat esploratzen du: gorputza, hitza, memoria edo jolasa, arriskua eta bilaketa helburu edukita.
Proposamen batzuk nabarmendu nahi izan dituzte antolakuntzatik; horiek dira O.F.N.I. Bataioa (Iara Solano, urriak 16), O.F.N.I. Eukalyptus (Jon Ander Urresti, urriak 18) eta O.F.N.I. A mano (El Patio Teatro, urriak 19). Horietako bakoitzak zerbait desberdina emango du aditzera.
Kutxa Fundazioaren webgunean erosi ditzakezue sarrerak.