60. Behobia-Donostiako domina aurkeztu dute Miramar Jauregian
60. Behobia-Donostiako domina.Fortuna K.E. Aurtengo azaroaren 9an Donostiako kaleak korrika zeharkatuko dituzten parte hartzaileen artean, garaileek jantziko dituzten dominak aurkeztu dituzte gaur, Miramar Jauregian. Bertan izan dira Azahara Dominguez, Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru diputatua, eta Maialen Arizkorreta, Behobia-Donostiako marketin arduraduna.
Arizkorretak nabarmendu nahi izan du aurtengo domina eta kamiseta “50/50 Egin dezagun posible” leloaren baitan diseinatu direla. Grabatutako mezua, hala, argia da: “Aldaketa gizartetik etorri behar da eta denon artean posible egin dezakegu”. Horrez gain, lasterketak zeharkatzen dituen herrien izenak grabatu dituzte, baita ere, “erakusleiho handi bat” delako lasterketa.


