Beste bi radar jarriko dituzte eskola eta ospitale inguruetako bide segurtasuna hobetzeko
Karlos I.aren hiribideko radarra.Mikel Elkoroberezibar Beloki Donostiako hainbat lekutako radar kabinak berritzen hasi dira, segurtasuna hobetzeko helburuarekin, batez ere, ingurune zaurgarrienetan. Gaur hasi dira lan hauek egiten. Batetik, Begiristain doktorearen pasealekuko kabina aldatuko dute —Onkologikoaren inguruan—. Bestetik, Jose Elosegi alkatearen hiribidean kabina bat jarriko dute —Mirakruz gainean—. Azkenik, Nafarroa hiribidean kabina bat jarriko dute —Jesuiten ikastetxearen alboan—.
Aldaketa horiekin, abiadura kontrolatzeko bi puntu berri izango ditu udalak, eta sareak hamabi radar kokapen izango ditu, hiri osoan jarduten duen radar mugikor batez gain.
Egungo radar finkoak honako puntu hauetan daude: Federico Garcia Lorca pasealekua, Loiolako Erribera pasealekua, Otxoki pasealekua, Sibilia kalea, Fernando Sasiain kalea, Tolosa hiribidea, Jose Elosegi Alkatearen hiribidea —Ulia pasealekua eta Mirakruz gaina—, Bizkaia pasealekua, Zorroaga pasealekua, Nafarroa hiribideaeta Begiristain Doktorearen pasealekua.
Radar mugikorraren kokapena egunero kontsultatu daiteke udalaren webgunean.


