Elkartasun Eguna egingo dute larunbatean Guardetxean

Autonomiatik Erein II Elkartasun Eguna aurrera eramango du bihar Guardetxean Kinka autonomoen sareak. Goizean Txago kolektiboko kideak izango dira Karrikaratu txostena aurkezten. Bertan, poliziaren errepresioa nolakoa den eta zer eragin dituen azalduko dute. Horrez gain, azken garaietan Donostian jasandako poliziaren jazarpen kasu bat azalduko dute ere. Egunean ateratako diru guztia errepresioari aurre egiteko erabiliko dute.
Egitaraua:
- 11:00etan, Karrikaratu II: indarkeria polizialaren erregistroa txostenaren aurkezpena, Txago kolektiboa.
- 14:30ean, bazkari solidario beganoa. Donostialdean poliziaren arrazakeriari aurre egiteagatik jazartutako lagunen kasuaren aurkezpenarekin.
- 16:00etan bazkaloste girotua.
- 20:00etan, kontzertuak: Alu zikinak Labar Bad Sound Sister.