Marlene McCarty artistari eskainitako erakusketa zabaldu dute Tabakaleran
'Sasi guztien gainetik' erakusketa, Tabakaleran. Tabakalera Sasi guztien gainetik du izena Tabakalerak Marlene McCarty artista eta aktibista feministari eskainitako erakusketa berriak. “Erabat agerikoa ez den hori esploratzeko gonbidapena egiten du”, antolatzaileen hitzetan, eta McCarty-ren azken bi hamarkadetako lanak biltzen ditu; bereziki, gorputz femeninoak beste espezie batzuekin duen lotura da ardatza. Tabakalerako erakusketa aretoan dago ikusgai, gaurtik aurrerra, 2026ko otsailaren 1era arte.
Marrazkiz eta landarez osatuta dago erakusketa; horrekin, landareek gizakiekin eta animaliekin duen lotura sakondu nahi izan dute. Formatu handikoak dira, eta grafitoz, boligrafoz edo akuarelaz eginda daude. Pieza historikoak eta ekoizpen berriak ikusi daitezke bertan, sexualitatearen, familiaren eta kulturaren inguruko botere-dinamikak uztartzen dituztenak: horiek baitziren artistaren praktika artistikoaren gai nagusiak.
Jarduera programa
Programan bertan dago, baita ere, Laino guztien gainetik topaketa; bertan, artistak erakusketan planteatu dituen kontzeptuak partekatuko dituzte, besteak beste. Larunbatean izango da hori, hilak 18. McCarty beraren eta Michael Marder Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Saileko Ikerbasqueko Ikerketa-irakaslearen arteko solasaldia ere egingo dute.
Erakusketara bisita solasaldiak, arte lantegi bat eta Clara Gutierrez Arana etnobotikoaren ikuspegitik aztertutako saio batek osatuko dute programa.


