Abian da Lehen Hezkuntzako haurrentzako V. Literaktum Txikia lehiaketa

V. Literaktum Txikia ilustrazio lehiaketa antolatu dute aurten ere Lehen Hezkuntzako haurrentzat, 6 et 12 urte artekoak. Oraingoan, Iker eta Ixoneren abenturak izango ditu ardatz. Parte hartzaileek abentura horiei buruzko marrazki libre eta pertsonala egin beharko dute.
Marrazkia egiteko inprimakia Donostia Kulturaren webgunean eskuragarri dago, oinarriekin batera. Lanak Haur Liburutegi Nagusian edo kultur etxeetako liburutegietan aurkeztu behar dira, datorren astelehenetik, hilak 27, azaroaren 11 bitartean.
Hiru kategoriatan banatuko dira parte hartzaileak, Lehen Hezkuntzako 1-2 mailakoak, 3-4 mailakoak eta 5-6 mailakoak; eta maila bakoitzeko hiruk jasoko dute saria: diploma, liburuak erosteko 30 euroko txartela eta Gregorio Muro Harriet idazleak sinatutako Iker eta Ixone-ren liburua. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 21ean egingo dute San Jeronimo aretoan, 17:30ean.