‘Galdu baino lehen’ da Nøgen taldearen berriena

Lau abestik osatzen dute Nøgen taldearen EP berria: Galdu baino lehen. Beren ibilbidean presente egon diren abestiak berreskuratu dituzte; doinuak mantendu eta euskarara ekarri dituzte, hauek ahanzturan “galdu baino lehen”. Kantuez gain, bideoak ere ondu dituzte, zuzenean estudioan grabatutakoak.
Hamar urte betetzen ditu taldeak aurten, eta EP hau ospatzeko modu “polita” iruditzen zaie; izan ere, beraiekin batera egin dute abestiok ibilbidea, eta, nolabait, omenaldi gisa grabatu dituzte, “euren burua ezagutzen” lagundu zietelako.
EP berria, hala, Guardetxean aurkeztuko dute, azaroaren 16an. Kantu zahar bat, Gure lekua(n), Hamaika kanta eta Etxerik ez balego kantuek bizia hartuko dute, publikoaren aurrean, eta etxean.