La Oreja de Van Goghek kontzertua emango du Illunben, 2026ko uztailaren 31n
Illunbeko eremua.Irutxuloko Hitza La Oreja de Van Gogh (LODVG) taldeak kontzertu bira iragarri du datorren urterako, eta Donostian ere egingo dute geldialdia: uztailaren 31n joko dute, Illunben. Sarrerak gaur goizean ziren salgai jartzekoak, baina arazo teknikoengatik arratsaldean irekiko da salmenta; 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira, beraien webgunean.
Etxean jotzeaz gain, Espainiako estatuko zenbait oholtza zapalduko dituztela ere iragarri dute. Hauek dira orain arte konfirmatu dituzten kontzertuak: Bilbo (BEC), maiatzak 9; Madrid (Movistar Arena), maiatzak 28 eta 29; Albacete (José Copete estadioa), ekainak 6; Sevilla (Live Sur Stadium), ekainak 26; Fuengirola (Marenostrum), ekainak 27; Xixon (Gijón Life), uztailak 10; Santander (La Virgen del Mar), abuztuak 21; Valladolid (Pingüinos Arena), abuztuak 27; Valentzia (Roig Arena), irailak 4; A Coruña (Coliseum), irailak 11; Zaragoza (Principe Felipe), urriak 9; Bartzelona (Palau San Jordi), azaroak 6 eta Iruña (Navarra Arena), azaroak 20.
