Txaparreneko komun publikoaren egoera salatu dute: «Bost hilabete konpondu gabe»
Intxaurrondoko Txaparrene pasealekuko komun publikoak hondatuta daude duela bost bat hilabete, eta egoera salatzeko pankarta jarri dute auzotar batzuek.IZBE Intxaurrondoko Txaparrene pasealekuko komun publikoetan sute bat izan zen duela hilabete batzuk, eta, ordutik, itxita eta funtzionamendurik gabe daude. Hain zuzen ere, bost hilabete inguru daramatza egoera horretan zerbitzuak, IZBE auzo elkarteak salatu duenez. Izan ere, jende asko pasatzen den eremu batean dago komun hori eta, beraz, oso beharrezkoa da.
Donostiako Udaleko iturriek azaldu dutenez, komun hondatu hori kendu eta berri bat jarriko dute bertan, hilabeteko epean, “gutxi gorabehera”.


