Heavy Jaia bizirik mantendu dute antolatzaileek

Aurtengoa ez da azkena izan. Donostiako Heavy Jaiak aurrera jarraituko du 2026an. Antolatzaileek etorkizuna airean utzi zuten iragan otsailaren 15ean, 23. edizioa egin zutenean –Vision Divine, Patxa eta Savaged taldeak aritu ziren zuzenean—. Ordea, festa bizirik mantentzeko modua topatu dute, eta, beraz, 24. edizioa izango du. Datorren urteko otsailaren 21ean izango da, Larratxo Kultur Etxean.
Euskal Herriko hiru heavy metal taldek osatuko dute kartela; Leize gipuzkoarrek, Titan lapurtarrek eta Xtasy nafarrek. Heavy metal eta hard rock doinuak izango dira protagonistak.
Noski, playback lehiaketa ez da faltako, festaren oinarrietako bat delako, eta zozketak ere egongo dira.