Protestara atera dira hiritarrak, GOeren inaugurazioan
Protestara atera dira bizilagunak, GOeren inaugurazioanNagore Garmendia Basque Culinary Centerren GOe eraikinaren aurrean elkarretaratu ziren, atzo arratsaldean, 23 gizarte talde – LAB, Steilas, IU-PC, EAEko Podemos, Manteo Bizirik elkartea, Kaleratzeak Stop, SOS Manteo, Donostia Palestina eta Haritzalde, besteak beste –. Atzo izan zen eraikinaren inaugurazioa eta ez zuten, beste behin, beraien ezinegona helarazteko aukera galdu nahi izan.
“Ondare publikoaren espoliazioa” salatu zuten, Ez dugu nahi, ez dugu behar lelopean. Okendoko kultur etxe parean hasi zuten elkarretaratzea, baina Poliziak hor egotea debekatu zien. Hala, Groseko anbulatorio aurrean jarraitu zuten protesta, Donostiaren irudi berria errefusatzen dutela adieraziz.
Kale horretatik pasatzen diren autobusen zerbitzua geldirik egon zen tarte batez, eta iluntzeko lehen orduetan berreskuratu zen normaltasuna.
Hemen duzue dituzue elkarretaratzeko argazki batzuk:
